Carballo A Coruñako probintziako udalerria da, 2004an 29.521 biztanle zituena eta Bergantiños eskualdeko hiriburua. 18 parrokia ditu bere baitan.

Carballo
Galiziako udalerrien zerrenda
Administrazioa
Herrialdea Espainia
ProbintziaA Coruña
AlkateaEvencio Ferrero Rodríguez - BNG
Izen ofizialaCarballo
Posta kodea15100
INEk ezarritako kodea15019
HerriburuaCarballo (en) Itzuli
Carballo
Geografia
Koordenatuak43°13′00″N 8°41′00″W / 43.216666666667°N 8.6833333333333°W / 43.216666666667; -8.6833333333333
Map
Azalera187 km²
Altuera106 m
MugakideakMalpica de Bergantiños, Ponteceso, Coristanco, Tordoia, Cerceda eta A Laracha
Demografia
Biztanleria31.595 (2024)
179 (2023)
alt_left 16.007 (%50,7) (%48,6) 15.342 alt_right
Dentsitatea157,87 bizt/km²
HerritarraCarballotarra
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia981
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaC
http://www.carballo.org

Inguru naturala eta kokapena

Carballo Mariñas eta Costa da Morteren artean kokaturik dago, eta Galiziako hiri garrantzitsuenen arteko komunikabide onak dauzka, A Coruña eta Vigo artean. Udalerria 18 parrokiez osaturik dago, dena den biztanleriaren %60a erdiguneko parrokian bizi da Anillons ibaiaren ondoan.

Carballo inguratzen duten mendien artean, hegoaldean A Peniqueira eta El Castro daude (350 metro ingururekin), Monte Calvelo (389 metro) eta Monte Alto (483 metro), hego-ekialdetik mendebaldera Carballo zeharkatuz. Bestalde Taboada ibaian Entrecruceseko urjausia aipagarri da, Galiziako txokorik ederrenetarikoa.

Parrokiak

Udalerria 1836. urtean osatu zenean, honako 18 parrokiak ezarri ziren: Aldemunde, Ardaña, Artes, Berdillo, Bértoa, Cances, Carballo, Entrecruces, Goiáns, Lema, Noicela, Oza, Razo, Rus, Rebordelos, Sísamo, Sofán eta Vilela.

Ekonomia

Antzinaroan Carballoko iharduera ekonomiko nagusia meatzaritza izan zen. Erromatarren garaian esaterako, hainbat meategi ustiatzen ziren Carballo inguruko mendietan. Ondoren, nekazaritza nagusitu zen, eta XIX. mende amaieratik meagintza berriro ere. Nekazaritzarekin batera, arrantza izan da garrantzitsuena Carballon. XX. mendean zehar, zerbitzuek garrantzi handiagoa hartu dute, eta horrela gaur egun herriko biztanleri aktiboaren gehiengoa 3. sektorean aritzen da lanean.

Industriari dagokionez, Bértoako industrialdean kokatzen da gehienbat, plastiko ekoizpena eta automobilgintzako enpresak bilduz.

Ikus, gainera

Kanpo loturak


  Artikulu hau Galiziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.