Alpaka
Alpaka (kitxuatik allpaqa, Sailkapen Zientifikoa Lama pacos), guanakotik eratorritako bi espezieetatik bat da.
Alpaka bat
| ||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
50 eta 55 kilogramo artean pisatzen dituzte eta bere altuera 95 zentimetrokoa izan ohi da. Bere ileek 12 eta 28 mikrako diametroa dute eta horregatik oso erabilia da artilegintzan.
Peru eta Bolivian bizi dira eta gutxi batzuk Argentinan. Hala ere Estatu Batuetan, Europan eta Zeelanda Berrian asko bizi dira, ustiakuntza dela eta. Andeetan bizi dira 3.500 eta 5.000 metro artean.
Bere generoko beste espezieekin batera, batez ere llamarekin, eta familiako beste batzuekin batera erasotua sentitzen denean txu egiteko ohitura du.