Epagomeno
Epagomenoak 360 eguneko zikloari, 365 eguneko eguzki urtea osatzeko erantsitako bost egunen izen greziarra zen.
Herodotok honako hau idatzi zuen:
« | Egiptoarrak urtea deskubritu zuten lehenak izan ziren eta, ziotenez, hori argizagien bidez aurkitu zuten. | » |
Egutegi zibilaren asmakuntza, K. a. III. milurtekoaren hasieran agertzen da, eta haren erabileraren zantzuak daude Egiptoko IV. dinastiako faraoia izan zen Shepseskafen garaian. Egiptoar urte zibila 365 egunez osatuta zegoen, 120 eguneko hiru urtarotan banatuak, banandutako hilabete bat osatzen ez zuten beste erantsitako bost egunekin batera. Antzinako egiptoarrek heru renpet esaten zieten "urtearen gainetik daudenak", mesut necheru "jainkoen jaiotzarena" izenaz ere ezagutzen ziren, bost egiptoar jainkoren jaiotza ospatzen baitzen: Osiris, Horus, Seth, Isis eta Neftis (bostak Nut jainkosaren seme-alabak ziren: egun horiek ama izateko aukera eman zioten, urtean zehar Rak eragotzi baitzion). Ondoren, koptikoan, piabot nkoyxi "hilabete txikia" esan zitzaien.
Haiei buruzko lehen zantzua Mizerino faraoiaren garaiko Nekankh funtzionarioaren hilobitik dator. Piramideetako Testuetan ere aipatzen dira.
Hona urtaroon izenak:
- Uholdea: akhet
- Ereitea edo irteera: peret
- Bilketa edo lehortea: shemu
Mitologia
Dyehutyk (Thot grezieraz) sortu zituen bost egun epagomenoak, Ilargiaren jainko Khonsuren argitasunetik kenduz.