Lucile Bordes

idazle okzitaniarra
Joseintx (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:42, 21 abendua 2024

Lucile Bordes (La Seyne-sur-Mer, Var departamendua, 1971ko martxoaren 28a) idazle okzitaniarra da.

Lucile Bordes

Bizitza
JaiotzaLa Seyne-sur-Mer1971ko martxoaren 28a (53 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaGeorges Molinié (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakdozentea, hizkuntzalaria, idazlea, linguistics teacher (en) Itzuli eta eleberrigilea
Lantokia(k)Sophia Antipolis (en) Itzuli

Biografia

Lucile Bordesek literatur ikasketak egin zituen Nizan, eta gero Sorbonako unibertsitatean. Bere tesian, XVII. mendeko pinturaren eta literaturaren arteko harremanak aztertu zituen. Ikasketak amaitutakoan, irakasle gisa lan egin zuen bigarren mailako ikastetxe batean, hasieran, eta gero unibertsitatean.[1]

Bordes txotxongilokari familia handi batean sortu zen, bere lehen eleberrian, Je suis la marquise de Carabas (L. Levi, 2012) eragina izan zuen giro berezi batean.[2] Bere herenaitona-amonen zenbait txotxongilo eta dekoratu Lyongo Gadagne Museoan daude ikusgai.[3]

Ibilbide profesionala

Lucile Bordesek txikitatik idazten zuen, baina garai hartan ez zuen bere zaletasuna lanbide bihurtu nahi. Oporraldi bat aprobetxatuz, Mireille Pochardek animaturiko idazketa tailerretan parte hartu zuen La Seyne-sur-Mer-en, eta idazteari berriro ekiteko gogoa piztu zitzaion. Hurrengo urtean, tailerretako animatzaile gisa trebatu zen eta kultur etxeetan, mediateketan eta eskoletan antolaturiko ekintzetan parte hartu zuen; esperientzia horiei esker, idazketarekin harreman ludikoa eta idazteko gogoa berraurkitu zituen.[1]

Bordesen argitaratu gabeko lehen eskuizkribuak Liana Levi argitaletxeko Sandrine Thévenet editorearen arreta erakarri zuen[1], eta 2012an, Je suis la marquise de Carabas bere lehen eleberria argitaletxe horretan publikatu zen[4].[5] Urte berean, Société des gens de lettres (SGDL) elkartearen Thyde Monnier saria eman zioten.[6]

Decorama nobelak (Liana Lévi, 2014), bere bigarren lanak,[7] Laval herriko Prix du deuxième roman saria jaso zuen 2015ean[8].

2016an argitaraturiko 86, année blanche eleberrian, egileak Txernobylgo hondamendi nuklearra kontatzen du[9] Frantzia, Errusia eta Ukrainako hiru emakumeren begiradaren bitartez[10]. Eleberria Prix Orange du livre sariaren finalista izan zen[11], eta haren istorioan oinarriturik France Culture kateko “La vie moderne” programan 10 ataleko irrati-fikzio bat sortu zuten.[12]

2022an, Que faire de la beauté? eleberria argitaratu zuen Éditions Les Avrils-en,[13][14] eta hamahiru narrazio laburren bilduma bat, Aurélie et autres femmes sans nom, Thierry Marchaisse argitaletxean[15], 2023ko prix Placé aux Nouvelles saria lortu zuena[16].

Lanak

Sariak

  • 2012 : SGDLen Bourse Thyde-Monnier saria Je suis la marquise de Carabas liburuagatik
  • 2012 : Clichy hiriko Prix des lecteurs saria Je suis la marquise de Carabas liburuagatik
  • 2015 : Prix du deuxième roman saria Décorama liburuagatik
  • 2016 : Prix Orange du Livre sarirako finalista 86, année blanche liburuagatik[11]
  • 2023 : Prix Place aux Nouvelles saria Aurélie et autres femmes sans nom liburuagatik

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Lucile Bordes» artikulutik itzulia izan da, 2024-09-26 data duen 218958604 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-09-26 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c (Frantsesez) «Lucile Bordes» Agence régionale du Livre Provence-Alpes-Côte d'Azur 2014-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  2. (Frantsesez) Entretien avec Lucile Bordes réalisé par la librairie Mollat. Liana Levi 2012ko uztailaren 24a (Noiz kontsultatua: 2024-12-21)..
  3. (Frantsesez) «Lucile Bordes (auteur de 86, année blanche)» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  4. (Frantsesez) «Je suis la marquise de Carabas - Lucile Bordes» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  5. (Frantsesez) Césari, Paulin. (2012ko urriaren 19/20a). Ciao Pantin - Je suis la marquise de Carabas de Lucile Bordes. (Noiz kontsultatua: 2024-12-21)..
  6. (Frantsesez) «Prix Thyde Monnier» www.sgdl.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  7. (Frantsesez) «Décorama - Lucile Bordes» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  8. (Frantsesez) «Lucile Bordes reçoit le Prix du deuxième roman 2015» Livres Hebdo (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  9. (Frantsesez) «Le nuage de Tchernobyl : épisode 2/3 du podcast 86, année blanche de Lucile Bordes» France Culture (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  10. (Frantsesez) Bernard, Emilien. (2016ko apirilaren 27a). 30 ans et des poussières (radioactives). ..
  11. a b (Frantsesez) «Les cinq finalistes du Prix Orange du livre 2016» Livres Hebdo (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  12. (Frantsesez) «Fictions / La Vie moderne : podcast et émission en replay | France Culture | Page 9» France Culture 2015-08-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  13. (Frantsesez) Laval, Martine. (2022ko urtarrila). «Que faire de la beauté ? est un roman sur le pouvoir de la littérature. Ou l’histoire d’une femme qui s’interroge sur le monde et sa mise en récit» Le Matricule des Anges 229 (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  14. (Frantsesez) Develey, Alice. (2022-01-26). «Que faire de la beauté? de Lucile Bordes: tant qu’il y aura des humains» Le Figaro (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  15. (Frantsesez) «Aurélie et autres femmes sans nom - Lucile Bordes» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  16. (Frantsesez) Webmaster. (2023-09-18). «Prix Place aux Nouvelles 2023 - les lauréats» Place aux nouvelles (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).

Kanpo estekak