Izatea eta denbora: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→Kanpo estekak: kategoria eranstea |
More used with only one reference definition: 1 new reference and 2 new reference calls. |
||
17. lerroa:
== Gaia ==
Liburuaren asmoa izatearen gaineko galdera berpiztea da baina giza [[existentzia]]rantz lerratuko da. Asmo hori bi eginkizunetan gauzatu nahi du autoreak. Alde batetik, ''Dasein''-aren analisi bat egingo du denborazkotasunaren eremuan eta, bestetik, [[metafisika]]ren historiaren deuseztapenari ere ekin nahiko dio denborazkotasuna kontutan hartuz, azken hau liburuan ez zuen egin<ref>Leyte (1999): 21. or.</ref>. Heideggerren ustez [[metafisika]] bezala hartzen den mendebaldeko [[filosofia]]n ''izatea''-ren esanahia gaizki ulertu izan da. Gai hori jorratzean entitate jakinak eta haien ezaugarriak hartu izan dira kontutan eta, horren ondorioz, Izatearen auzi [[Ontologia|ontologikoari]] entitate edo izaki ontikoei dagokien erantzuna eman zaie<ref name="Izenik_gabekoa-20240324200229">Galparsoro (2008): 354. or.</ref>. Grekoentzat izatea errealitate objetiboarena izan zen moduan, modernitatean izatea subjektuak ipiniko du baina bietan izatea intelektualizatu egin da. Izatea ezagutu beharreko objektu soil gisa eta subjektua ezagutzaile soil gisa hartu dela salatuko du Heideggerrek<ref>Azurmendi (2011): 115. or.</ref>.
Heideggerren aburuz, gaizki ulertze horrekin ezin da bizitza edo historikotasuna ulertu. Beharrezkoa izango da izatearen arazoa birplanteatzea baina oraingoan denboraren auziarekin lotuta agertu beharko du<ref
Liburuan azaltzen du Izatearen auziari modu egokian ekiteko beharrezko dela galdera planteatzeko gai den izaki bereziaren analisitik hastea, horregatik da, autore batzuen arabera, oinarrizko ontologia edo [[hermeneutika]]<ref>Leyte (1999): 23. or.</ref>. Izaki hori gizakia da baina Heideggerrek, pentsaera tradizionaletik aldentzeko, “gizaki” hitza baztertu eta bere ordez "Dasein" hitz [[aleman]]a erabiliko du. Erabilera arruntean existentzia esan nahi du baina “Da-sein” bezala “Hor-izan” esanahia ere hartzen du. Heideggerren erabileran, beraz, Daseina ez da gauza bat existentzia bat baizik eta bere izateko moduari "munduan-izan" deituko dio<ref
Izatearen planteamendu berria denborazkotasunetik pausatzeko, Daseinaren existentzian heriotzak duen garrantzian pentsatu behar da. Daseina existentzia den heinean posibilitate multzoa da baina posibilitateak bere muga heriotzan du. Daseina heriotzaranzkoa izateak ahalbidetuko du Izatearen eta denboraren arteko lotura<ref>Azurmendi (2011): 123. or.</ref>.
|