Eber-Nari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
More used with only one reference definition: 1 new reference and 2 new reference calls.
 
2. lerroa:
'''Eber-Nari''' edo '''Ebir-Nari''' ({{lang-akk|𒆳𒂊𒄵𒀀𒇉|Eber-Nāri [KUR.e.bir.ID₂]}}), '''Abar-Nahara''' ({{Lang-arc|עבר-נהרה}}) edo '''<nowiki>'</nowiki>Ābēr Nahrā''' ([[asiriera]]z) [[mendebaldeko Asia]]ko antzinako eskualdea eta [[Akemenestar Inperioa|Akemenestar Inperioko]] [[satrapia]] izan zen, gutxi gorabehera [[Sortalde (Ekialde Hurbila)|Mediterraneoko sortaldearekin]] bat zetorrena. Bere izenak «ibaitik haratago» esan nahi du, «ibaiaren beste aldetik», akadieraz zein arameeraz, hau da, ikuspegi babiloniko eta persiarretik [[Eufrates]] ibaiaren mendebaldean dagoen eremua.
 
Toponimoa, [[Asarhaddon]] k.a. VII. mendeko asiriar erregearen idazkun batean agertzen da.<ref>{{Harvsp|Tuell|1991|51}}</ref> K.a. 535. urtean, [[Ziro Handia]] persiar erregeak, antzinako [[Neobabiloniar Inperioa|Neobabiloniar Inperioko]] lurralde konkistatuak, satrapia bakar batean bildu zituen, «Babilonia eta Eber-Nari» izenekoan.<ref name="Izenik_gabekoa-20240324200213">{{Harvsp|Dandamaev|1994}}</ref> Satrapa [[Babilonia (hiria)|Babilonia]] hirian bizi zen, gobernadoreordeak Eber-Nari administratzeaz arduratzen ziren bitartean (hauen artean, Tattenai nabarmentzen da, [[Biblia]]n eta Babiloniako dokumentu kuneiformeetan aipatzen zuten funtzionarioa).<ref>{{Harvsp|Olmstead|1944}}</ref> Antolaketa hau k.a. 485 arte aldatu gabe egon zen ([[Xerxes I.a]]ren erregealdia), baina k.a. 450 urtearen inguruan satrapia bitan banatu zen: Babilonia eta Eber-Nari.<ref>{{Harvsp|Stolper|1989}}</ref><ref>{{Harvsp|Dandamaev|1994}}< name="Izenik_gabekoa-20240324200213"/ref>
 
[[Herodoto]]k emandako zerrendan agertzen den bosgarren zerga-barrutia Eber-Narirekin bat dator. Honek [[Siria]], [[Fenizia]], [[Palestina]] eta [[Zipre]] hartzen zituen (satrapian ere sartuta zegoena).<ref>{{Harvsp|Dandamaev|1994}}< name="Izenik_gabekoa-20240324200213"/ref> Herodotok ez zituen bere zerrendan sartu [[qedarita]]rekin identifikatutako tribu arabiarrak, zergak ordaintzen ez zituztenak baina [[intsentsu]]arekin "opari" gisa laguntzen zutenak.<ref>{{Harvsp|Dumbrell|1971}}</ref><ref>{{Harvsp|Tuell|1991}}</ref>
 
== Erreferentziak ==