Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.9.5
57. lerroa:
{{sakontzeko|Grezia klasikoa}}
==== Mediar Gerrak ====
[[Fitxategi:Map Greco-Persian Wars-eseu.svg | thumb | Mediar Gerrak.]]
{{nagusia|Mediar Gerrak}}
[[Akemenestar Inperioa|Persiar Inperioak]] greziar munduarekin topo egin zuen, mendebalderantz hedatzen ari zenean. Gatazka itzuri ezina zen, Mediterraneo itsasoaren ekialdean zeuden merkataritza bideen nagusitasuna baitzegoen jokoan. K.a. 540. urtean persiarrek mendean hartuak zituzten Asia Txikiko hiri greziarrak. [[Jonia]]ko hiriak persiarren nagusitasunaren aurka matxinatu ziren eta gerra hasi zen. [[Dario I.a]] persiar erregearen osteak Atikan lurreratu ziren, baina atenastarren oinezko gudarien osteek ''(hoplitak)'' aurre egin eta garaipena lortu zuten. Greziarren garaipenak agirian utzi zituen garai hartako gerra teknika batzuen akatsak. Esaterako, han frogatu zen gehiago zela herritar gudaria, bere lantza, kasko, koraza, zangoko eta ezkutu biribil gogorrarekin ''(hoplon)'' ilara itxietan antolatua (falangeak), ezen ez hainbat etniatako persiar gudariak, arma arinak soinean zituztela, borrokarako ilara irekietan antolatuak. Greziar gudariak falange ilaratan antolatuta zeuden, ahaide eta auzoen ondoan. Horrek borrokarako adorea ematen zien, eta guduaren une gogorrenetan borroka bertan behera uzteko tentazioa galarazten. Hoplitaren hornidura guztia (berez, nahiko garestia) herritarraren kontura zihoan, eta ordaintzeko ezina azaltzen zutenak, berriz, galeretara bidaltzen zituzten arraunlari lanetarako.