Moldaera: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary Etiketak: Ikusizko edizioa Disambiguation links |
||
22. lerroa:
== Orokortasunak ==
Moldaera baten garrantzia espeziearen biologia osoa aztertuz soilik uler daiteke — [[Julian Huxley]], [[Eboluzio]]: Sintesi modernoa[11].
=== Zer da moldapena ===
Moldapena (ingelesezko adaptation) [[prozesu ebolutibo]] gisa ulertu behar da, eta ez espezie batek lortu duen gorputz-egitura edo forma fisiko gisa. Moldaera (ingelesezko adaptive trait) terminoa erabili ohi da moldapen-prozesuan eratutako produktua izendatzeko. [13][14][15][16][17]
Moldaera espezieen [[dibertsitatea]] azaltzen duen bi prozesu nagusietako bat da. Beste prozesua [[Espeziazio|espeziazioa]] da, normalean ugal-isolamenduaren bidez espezie berriak sortzen dituena. [18][19]
Moldapenean ez da beti ingurune jakin baterako fenotipo ideala garatzen. Ez da hain sinplea. Organismoak bideragarria izan behar du bere garapeneko eta eboluzio-lerroko fase guztietan. Horregatik, eboluzioan gertatzen diren aldaketa [[Genetika|genetiko]] eta [[Fenotipo|fenotipikoek]] erlatiboki txikiak izan behar dutela uste da, garapen sistemak oso konplexuak eta direnez, horietan ematen diren aldaketa sakonek organismoaren integritatea konprometi dezaketelako.
Moldaera guztiek [[Txoko ekologiko|nitxo ekologikoetan]] bizitzen laguntzen diete organismoei. Moldaerak egiturazkoak, jokabidezkoak edo [[Fisiologia|fisiologikoak]] izan daitezke. Egiturazkoak organismo baten ezaugarri fisikoak dira, hala nola, forma, gorputz-estaldura, defentsa, eta [[barne-antolamendua]]. [[Etologia|Jokabidezko]] moldaerak heredatutako portaera-sistemak dira, bai zuzenean [[Sen|instintu]] gisa, edo [[Ikaskuntza|ikasteko]] ahalmen [[Neuropsikologia|neuropsikologiko]] gisa jasotakoak. Adibidez, elikagaien bilaketa, [[Estaltze|estaltzea]] eta bokalizazioak. Moldaera fisiologikoek funtzio bereziak egiteko aukera ematen diete organismoei, hala nola, [[Pozoi|pozoia]] ekoiztea, adurra jariatzea eta [[Fototropismo|fototropismoa]]. Hala ere, funtzio orokorragoetan ere eragiten dute: hazkuntza eta [[garapen]], [[Termoerregulazioa|termoerregulazio]], [[ioi-balantze]] eta [[Homeostasi|homeostasiaren]] beste alderdi batzuetan. Beraz, organismo baten bizitzako alderdi guztiei eragiten die moldapenak. [24]
[[Theodosius Dobzhansky]] biologo eboluzionistak definizio hauek ematen ditu:
# Organismo bat bere [[Habitat|habitatean]] edo habitatetan hobeto bizitzeko eboluzio-prozesua da moldapena. [25][26][27]
# Moldagarritasuna da organismo batek habitat-multzo jakin batean bizi eta ugaltzeko duen gaitasunaren adierazgarri den moldapen-maila. [28]
# Moldaera organismoaren garapen-ereduaren alderdi bat da, organismo baten biziraupena eta ugaltzeko aukera bermatzen edo handitzen dituena. [29]
=== Zer ez da moldaera bat ===
Organismo generalista batzuek, [[Hegazti|hegaztiek]] esaterako, hiriguneetara moldatzeko malgutasuna agertzen dute. Moldapena ez dator bat [[MALGUTASUNA|malgutasunarekin]], [[Aklimatazio|aklimatazioarekin]] eta ikaskuntzarekin; horiek guztiak bizitzan zehar gertatzen diren aldaketak dira, eta ez dira heredatzen. Malgutasuna da organismo batek hainbat habitatetan irauteko duen gaitasun erlatiboa: [[Espezializazio (argipena)|espezializazio]]-maila. Aklimatazioak bizitzako doikuntza fisiologiko automatikoak deskribatzen ditu.[30] Ikaskuntzak bizitzan zehar jokabidean izandako hobekuntza adierazten du. [31]
Malgutasuna [[plastikotasun fenotipikoaren]] ondorio da, hots, [[genotipo]] jakin bat (genetikoa) duen organismo batek bere [[Habitat|habitatean]] gertatzen diren aldaketei erantzuteko edo beste habitat batera mugitzeko duen ahalmenaren ondorio. [32][33] Malgutasun-maila heredatu egiten da eta aldatu egiten da banakoen artean. [[Animalia]] edo [[landare]] oso espezializatu bat ongi definitutako habitat batean bizi da, elikagai-mota jakin bat jaten du, eta ezin du bizirik iraun haren beharrak asetzen ez badira. [[Belarjale]] asko horrelakoak dira; muturreko adibideak [[Eukalipto|eukaliptoaren]] menpe dauden [[Koala|koalak]] dira, eta [[Banbu|banbua]] behar duten [[Panda handi|panda hartzak]]. Generalista batek, bestalde, elikagaien aukera zabala jaten du, eta baldintza ezberdin askotan iraun dezake. Adibidez, [[Gizaki|gizakiak]], [[Arratoi arrunt|arratoiak]], [[Karramarro|karramarroak]] eta [[haragijale]] asko. Modu espezializatuan edo esploratorioan jokatzeko joera heredatu egiten da: moldaera da. Aldiz, garapenaren malgutasuna beste zerbait da: "Animalia edo landare bat ebolutiboki malgua da, baldin eta hazi edo baldintza berrietara aldatzen denean, egitura aldatzen badu ingurune berrian bizirauteko hobeto hornituta egon dadin", [[John Maynard Smith]] biologoaren hitzetan. [34]
Gizakiak altitude altuago batera mugitzen badira, arnasketa eta esfortzu fisikoa arazo bihurtzen dira, baina, altueran denbora igaro ondoren, oxigenoaren presio partzial murriztura moldatzen dira, [[globulu gorri]] gehiago ekoiztuz adibidez. Aklimatazioa bera moldaera bat ez den arren, aklimatatzeko gaitasuna heredatzen den ezaugarria da, hots, moldaera bat. Ugalketa-tasa jaitsi egiten da, baina denbora luzeagoan, pertsona batzuk beste batzuk baino hobeto ugaltzen dira. Azken horiek ondorengo belaunaldiei gehiago eragiten diete, haien geneak maiztasun handiagoz igaroko baitira hurrengo belaundaldietara; eta pixkanaka, hautespen naturalaren bidez, populazio guztia egoera berrira moldatzen da. Hori hala gertatzen dela modu frogagarrian ikusi da; izan ere, altitude handiagoan bizi diren epe luzeko komunitateetan behatutako errendimendua askoz hobea da iritsi berrien errendimendua baino, baita iritsi berriek moldatzeko denbora izan dutenean ere. [35]
=== Moldagarritasuna eta eraginkortasun biologikoa (''fitness''a) ===
|