Moldaera: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea |
No edit summary |
||
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}}
[[Biologia]]n, '''moldaera''' edo '''adaptazioa''' [[organismo]] baten ezaugarria da, [[hautespen natural]]az sortu eta garatu dena. Moldaeraz garaturiko ezaugarri horiek dagokion [[ekosistema]]n bizirauteko aukera handiagoak eskaintzen dizkiote organismoari. Adibidez, [[mimetismo]]a moldaeraz sorturiko ezaugarria da animalia askotan.
== Sarrera ==
[[Biologia|Biologian]] '''moldaerak''' hiru esanahi ezberdin izan ditzake. Lehenik eta behin, moldaera deritzo [[Organismo|organismoei]] haien ingurunera moldatzea ahalbidetzen dien eboluzio-prozesu dinamikoari, haien [[Eraginkortasun biologiko|eraginkortasun biologikoa]] (fitness) hobetzeko. Bigarrenik, moldaera populazioak eboluzio-prozesu horretan lortutako egoera da. Hirugarrenik, bera '''ezaugarri fenotipiko''' edo '''moldakorra''' da eta eginkizun funtzionala du organismo indibidual bakoitzean, eta [[Hautespen natural|hautespen naturalaren]] bidez mantendu eta garatu da.
Historikoki moldaera terminoa antzinako greziar filosofoen garaitik erabili eta deskribatu izan da, zehazki [[Enpedokles|Empedocles]] eta [[Aristoteles|Aristotelesen]] garaitik. XVIII. eta XIX. mendeetako natur teologian moldaera jainko baten ebidentziatzat hartu zen. Horren ordez, [[Charles Darwin|Charles Darwinek]] proposatu zuen hautespen naturalaz azaltzea.
Moldaerak lotura du eraginkortasun biologikoarekin. Horrek [[alelo]]-maiztasunaren aldakortasunaz neurtzen den eboluzio-tasa mugatzen du. Sarritan bi [[espezie]] edo gehiago batera moldatu eta eboluzionatzen dute, beste espezie batzuen moldaerekin loturak dituzten beste batzuk garatuz, hala nola [[Landare loredun|landare loredunak]] eta [[intsektu]] [[Polinizazio|polinizatzaileak]]. [[Mimetismo|Mimetismoan]], espezieak eboluzionatu egiten dute, beste espezie batzuen antza izateko; Mülleriar mimetismoan, hori baterako eboluzio onuragarria da; izan ere, gogor aldeztutako espezie talde bateko (pikatzeko gai diren liztorrak, esaterako) bakoitzak bere defentsak modu berean iragartzen ditu. Helburu baterako garatutako ezaugarriak beste baterako erabili daitezke, [[Dinosauro|dinosauroen]] [[luma]] isolatzaileak [[Hegazti|hegaztien]] hegalkinerako erabili zirenean bezala.
Moldaera gai garrantzitsua da [[Biologiaren filosofia|biologiaren filosofian]], eta funtzioaren eta helburuarren ([[teleologia]]) barruan kokatzen da. Moldaerari dagozkion deskribapenak jorratzerako orduan, eztabaida sortu izan da terminoen erabileran, moldaerek norabide zehaztu edo helburu bat jarraitzen dutela iradokitzen dutelako.
== Historia ==
|