<ref>EHU Medikuntza Gradua, Giza Anatomia III irakasgaia</ref>'''Gibela''' sabelaren barruko [[Organo (biologia)|organoa]] da, gizaki zein animali [[ornodun]] guztietan ageri dena. [[Digestio-aparatu]]aren osagaia da eta abdomenaren eskumaldean kokatuta dago, [[diafragma]]ren azpian. Bere inguruko organoak ondokoak dira: [[Behazun xixku|behazun-xixkua]], [[heste lodi]]a, [[Heste mehar|heste mehe]]<nowiki/>a, [[urdail]]a, [[Bare (organoa)|barea]] eta area edo [[pankrea]]. Funtzioen aldetik, gantzen digestiorako beharrezkoa den [[behazun]]a ekoizi eta jariatzen du, proteina plasmatikoen sintesian parte hartzen du, bitamina eta glukogenoaren metaketa gauzatzen du eta funtzio desintoxikatzailea du. Organismoarentzat kaltegarriak diren substantziak, hala nola; alkohola, odoletik ezabatzearen arduraduna da. Gibelaren gabezia edo gibelaren funtzionamentu eza bizitzarekin bateraezina da.