Populazio (biologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Landare, animali edo edozein izaki bizidunen populazioa.»
 
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
1. lerroa:
[[Biologia|Biologian]], '''populazioa''' [[espezie]] bereko [[Organismo|organismoen]] multzo bat da, eremu geografiko jakin batean kokatzen dena eta ugaltzeko ahalmena daukana.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=populazio - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=populazio|aldizkaria=www1.euskadi.net|sartze-data=2020-01-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Population|hizkuntza=en|url=https://www.biology-online.org/dictionary/Population|aldizkaria=Biology-Online Dictionary {{!}} Biology-Online Dictionary|sartze-data=2020-01-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Population {{!}} Meaning of Population by Lexico|hizkuntza=en|url=https://www.lexico.com/definition/population|aldizkaria=Lexico Dictionaries {{!}} English|sartze-data=2020-01-26}}</ref> [[Sexu|Sexudun]] populazio batek aukera handiak ditu [[Gurutzamendu|gurutzamenduak]] gertatzeko populazioa osatzen duten organismoen artean; eremu egoki batean kokatuz gero, baliteke populazioaren barneko gurutzamendu gehiago gertatzea populazio artekoak baino.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Hartl, Daniel L.|izenburua=Principles of population genetics|argitaletxea=Sinauer Associates|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/75087956|edizioa=4th ed|isbn=978-0-87893-308-2|pmc=75087956|sartze-data=2020-01-26}}</ref>
Landare, animali edo edozein izaki bizidunen populazioa.
 
Aipatutakoa gertatzeko populazioak partzialki edo erabat isolatua egon behar du, horrela, bertako kideek soilik euren artean gurutzatzeko aukera izan dezaten. Denboraren poderioz, populazioa osatzen duten organismoen [[Genetika|genetikak]] antzekotasun ugari irabazi eta eraldaketa norabide berdina hartuko du. Antzekotasun hauek [[Mutazio|mutazioen]] bidez jazoko dira, izan ere, mutazio horiek, populazioa zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta zabalkunde azkarragoa eta arrakastatsuagoa izango dute, beti ere onuragarriak badira organismoentzat. Mutazioak pilatuz joanda, baliteke populazioak aldaketa esanguratsuak jasatea eta horregatik, populazioen isolamendua espezie berriak sortzeko bide bat da, [[Eboluzioaren teoria sintetikoa|eboluzioaren teoriaren]] arabera.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bizitzaren sorrera. Eboluzioaren teoria - hiru|url=https://www.hiru.eus/eu/biologia/el-origen-de-la-vida-y-teoria-de-la-evolucion|aldizkaria=www.hiru.eus|sartze-data=2020-01-26}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}{{Autoritate kontrola}}
[[Kategoria:Populazioa]]
[[Kategoria:Populazioen genetika]]
[[Kategoria:Biologia ebolutiboa]]