== kaixo zelulak kaka bat dira,bai,bai zu bezala joan pikuuutara ==
{{HezkuntzaPrograma}}
{{Vikidia|Digestio-aparatu}}
{{Anatomia infotaula
| Name = Digestio-aparatua
| Latin = Systema digestorium
| GraySubject =
| GrayPage =
| Image = Stomach_colon_rectum_diagram.svg
| Caption = Digestio-bidearen eskema.
| Image2 =
| Caption2 =
| Precursor =
| System =
| Artery =
| Vein =
| Nerve =
| Lymph =
| MeshName =
| MeshNumber =

'''Digestio-aparatua''' edo '''aparatu digestiboa'''<ref>[http://www.euskara.euskadi.net/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do Digestio-aparatu] Euskalterm. Euskara.euskadi.net</ref> janariaren [[digestio]]an, hots, gorputzera sartzen diren [[janari|elikagaiak]] organismoaren [[zelula|zelulek]] bereganatzeko gai bihurtzen dituen prozesuan, parte hartzen duten egitura eta organoen multzoa da.
[[Fitxategi:Gabonetako digestioa.webm|thumb|288x288px|Digestioaren azalpena, Gabonetako afariaren adibidea erabiliz.]]
Bere funtzioak elikagaien garraioa, [[digestio]] urinen jariaketa, elikagarrien xurgapena eta hondakin produktuen kanporatzea dira. Digestio prozesua berdina da urdail bakarreko animalia guztietan: molekula handiak ([[karbono hidrato|gluzido]], [[lipido]] eta [[proteina]]k) hesteetan xurgatuko diren molekula txikietan bihurtzen dira digestio [[entzima|entzimei]] esker, xurgatu ondoren [[odol]]era pasatzen dira eta honen bidez gorputzeko [[zelula]] guztietara garraiatzen dira.
== Digestioaren funtzioak ==
Bi motatako funtzioak gauzatzen dira digestioan: mekanikoak eta kimikoak.
* Digestioaren funtzio mekanikoak:
** Murtxikatzea: [[hortzeri|hortz-haginek]] elikagaiak xehatu eta birrintzen dituzte, digestio entzimen eginkizuna errazteko. Aldi berean, elikagaiak [[listu]]az nahasten dira. Horrela eratzen da [[elikadura-bolo]]a.
** Irenstea: elikadura-boloa [[aho]]tik [[urdail]]eraino igaroarazten da, [[mihi]]aren, eta [[faringe]]ko, [[laringe]]ko eta [[hestegorri]]ko giharren mugimenduen bidez
** Urdailak, bere giharrak behin eta berriz uzkurtuz, elikagaiak prestatzen ditu urdaileko jariakinak har ditzaten.
** [[Heste]]ek, peristalsiaren bidez, [[uzki]]rantz igaroarazten dituzte elikagaiak.
* Digestioaren funtzio kimikoak: elikagaiak [[Ehun (biologia)|ehunetara]] iristeko moduko gai bilakatzea da haien helburua, [[ur]]a, [[gatz mineral]]ak eta zenbait [[azukre]] baitira, soilik, berez hesteetatik ehunetara iristeko gauza. Gainerako kimika gaiak, digestio entzimen eraginaz prestatzen dira ehunetara igaro ahal izateko
** [[Polisakarido]]ak digeritzen dituzten entzimak: [[amilasa]]k (listuan, [[pankrea]]n eta hesteetan), [[almidoi]]a [[maltosa]] bihurtzen dutenak; [[maltasa]] (hesteetan), maltosa, [[hidrolisi]]z, glukosa bihurtzen duena; [[sakarasa]] edo inbertasa (hesteetakoa), [[sakarosa]] molekula bakoitzetik [[glukosa]] eta [[fruktosa]] molekula bana lortzen dituena; [[laktasa]], [[laktosa]]tik glukosa eta [[galaktosa]].
** [[Proteina]]k digeritzen dituzten entzimak: [[pepsina]] (urdailean), proteinetatik [[peptona]]k eta [[proteina|polipeptidoak]]; Lab hartzigarria (urdailean), [[esne]]a gatzatzen duena; [[tripsina]] (pankreak jariatua), proteinetatik polipeptidoak, eta hauetatik [[aminoazido]]ak; [[erepsina]] (hesteetan) pepsinarekiko eta tripsinarekiko erresistentzia duten polipeptidoetatik aminoazidoak.
** [[Lipido]]en digestioa: pankreako [[lipasa]]k gantzak emultsionatu eta saponifikatzen ditu eta hesteetako lipasak emultsionatutako gantzak saponifikatzen ditu. Funtzio horiek gauza daitezen, [[behazun]]a ezinbestekoa da.
== Histologia ==
Digestio-bidearen hormak lau geruza ditu, barnetik kanporakoan honelaxe sailkatzen direnak:
1) '''Mukosa''': elikagaiekin kontaktuan dagoen geruza da. Bertan xurgapena gertatzen da. Azpigeruza hauek ditu:
* ''[[Epitelio]]a'': hemen xurgapena izaten da.
* ''Lamina propioa'': ehun konektibozko geruza da.
* ''Muscularis mucosae'': muskulu leunez osatutako geruza da. Honen uzkurdurari esker tolesdurak agertuko dira mukosan xurgapen azalera handituz.
2) '''Azpimukosa''': ehun konjuntiboz osatuta dago eta bertan [[odol-hodi|odol hodiak]], [[guruin]]ak eta nerbioak kokatzen dira. [[Nerbio-sistema|Nerbio sistema]] enterikoaren azpimukosako edo ''Meisnerren plexua'' hemen kokatzen da, eta prozesu lokalak kontrolatzen ditu.
3) '''Muskularra''': [[gihar|muskulu]] leunez osatutako geruza da. Bi azpigeruza ditu:
* ''Zirkularra'': barrukoa
* ''Luzetarakoa'': kanpokoa
Bi azpigeruza hauen artean nerbio sistema enterikoaren 2. plexua kokatzen da, ''Avermach-en plexu mesenterikoa'' hain zuzen ere, eta honek [[peristaltismo]]a kontrolatzen du.
4) '''Serosa''': kasu batzuetan geruza hau [[peritoneo]]a izaten da.
== Organoak eta funtzioak ==
[[Irudi:Digestive system diagram numbered.svg|thumb|300px|Digestio-aparatuko organoak:

| colspan="2" align="left" valign="top" |
| colspan="2" align="left" valign="top" |

| colspan="2" align="left" valign="top" |
1: [[Aho]]a

4: [[Mihi]]a

6: [[Listu-guruin]]ak

7: Mihipekoak

8: [[Guruin submaxilar|Masailezurpekoak]]

9: [[Parotida guruin|Parotidak]]

10: [[Faringe]]a

11: [[Hestegorri]]a

12: [[Gibel]]a

13: [[Behazun xixku]]a

14: Behazun hodia

15: [[Urdail]]a

| colspan="2" align="left" valign="top" |
16: [[Pankrea]]

17: Pankrea hodia

19: [[Duodeno]]a

21: [[Ileon]]a (Heste meharra)

22: [[Heste sobre|Apendizea]]

23: [[Heste lodi]]a

24: Zeharkako kolona

25: Goranzko kolona

26: [[Itsu (heste lodia)|Heste itsua]]

27: Beheranzko kolona

29: [[Ondeste]]a

30: [[Uzki]]a

[[Gizaki]]aren kasuan, [[Organo (biologia)|organo]] nagusiak honakoak dira: [[aho]]a, [[faringe]]a, [[hestegorri]]a, [[urdail]]a, [[heste mehar]]ra eta [[heste lodi]]a.
=== Ahoa ===
Ahoa da, agian, digestio organorik bereziena, gainerakoak ez bezalakoa baita bai osaeraz bai funtzionamenduaz. [[Listu-guruin]]ek litro bat [[listu]] egiten dute egunean eta hainbat motatako kitzikadurak (psikikoak, usainak, etab.) eragin dezakete jario hori. Listuak [[entzima]] bat du, [[amilasa]], [[maltosa]] ematen duen [[almidoi]]aren [[hidrolisi]]a katalizatzen duena. Gainera [[lisozima]], bakterioen aurkako entzima, ere dauka. Aho-barrunbean [[hortz]]ak eta [[mihi|mingaina]] daude, eta hartara isurtzen dute listu guruinek.
Organo honetan digestio prozesu mekanikoak eta kimikoak, bietakoak, gertatzen dira.
* Mastekatzea ahoaren lan mekanikoa da, funtsean hortzek egiten dutena. Janaria, irentsi aurretik, xehatu eta listuarekin nahasi beharra dago. Janariak ongi mastekatuz gero, bai haien irestea eta bai ondoko txegoste kimikoaren prozesuak errazten dira, zatiak zenbat eta txikiagoak izan orduan eta errazago burutuko baitute entzimek dagokien zeregina.
* Txegostearen prozesu kimikoa ahoan hasten da listuari esker. Hiru listu guruin parek jariatzen dute isurkari hori: mihipekoek, [[Guruin submaxilar|masailezurpekoek]] eta [[Parotida guruin|parotidek]]. Azkenik, uraren eta [[muzina]]ren zeregina nabarmentzekoa da, horien eraginez janaria hezetu eta labaingarritu egiten baita mastekatzerakoan eta, hala, hodian zehar aiseago igaro dadin prestatzen.
=== Faringea eta hestegorria ===
Iraganbideko txegoste organoak dira zentzu hertsian, ez baitute digestio prozesurik betetzen. [[Faringe]]an irestearen fenomeno bizkor eta konplexua gertatzen da. Kontuan hartu beharra dago organo hori benetako bidegurutze bat dela, ahoa, [[sudur]]ra, [[hestegorri]]a eta [[trakea]] elkartzen baitira bertan. Hala, beraz, iresteko unean [[elikadura-bolo]]a egokiro bideratu beharra dago ahotik hestegorrirantz.
Irestea borondatezko ekintza da; elikagaia, behar bezala mastekatua eta listuztatua, mingainaren zolara iristen da eta horren giharrek atzerantz bultzatzen dute. Haraz gero, iresteko erreflexua eragiten dute: [[ahosabai]] bigunak sudurbidea ixten du, eta [[epiglotis]]ak gauza bera egiten du trakearen sarrerari ([[glotis]]a) dagokionez .
Hestegorria da goian deskribatu eredu histologikoari jarraitzen duen digestio-hodiko lehen organoa. Epitelio leun geruztatu gogor batez estalia da, gutxi mastekatu den janariaren marruskadura erasotzaileaz babesten duena. Funtzio mekaniko soila betetzen du, elikadura-boloa arin aurreratzen bideratuz. Paretako giharren [[Peristaltismo|mugimendu peristaltikoek]] eragiten dute aurrera joate hori. Lehen zatian gihar horiek, bitxi bada ere, [[muskulu ildaskatu|ildaskatuak]] dira (faringean bezala).
=== Urdaila ===
Urdaila [[diafragma]]ren azpian dago, [[abdomen|sabelaren]] ezker aldean. Digestio-hodiaren zabalunea da, poltsa itxurakoa, muturreko kasuetan 5 litro janari ere bil dezakeena. Urdailean ondoko zatiak bereiz daitezke: hondoa, goiko partean; gorputza, organoaren parte gehiena hartzen duena; eta [[piloro]]-barrunbea.
Urdailaren paretak ezaugarri bereziak ditu:
* zelula geruza bakarreko epitelio gogorra
* miloika [[guruin tubular]]rez hornituriko [[mukosa|muki-mintza]]
* hiru gihar geruza.
Urdailaren paretak digestio mekaniko bizia eragiten du bere giharren mugimendu peristaltikoen bidez. Elikagaiak zanpatzen dira paretako ertzetatik jaisten direnean eta berriro igotzen dira erdialdetik; piloroa itxita edukitzen da, era horretara hesterako bidea galaraziz. Modu horretara janaria ''oratuz'' doa, eta horrenbestez ''mucus'' eta [[urin gastriko]]arekin nahasten da.
Hala epitelio zelulak, nola muki-mintzako guruin tubularrek, mukia eta [[urin gastriko]]a jariatzeko gauza dira. Guruinetan zehar hainbat zelula mota aurkitzen da: mukiarenak; parietalak (edo oxintikoak), [[azido klorhidriko]]a ematen dutenak; zimogenoak (edo nagusiak), entzimak ematen dituztenak. Azido klorhidrikoak eta entzimek urdaileko txegoste kimikoa eragiten dute. Zelula zimogenoek bi entzima ez aktibo jariatzen dituzte, pepsinogenoa eta prorrenina, gero [[pepsina]] eta [[kimosina|errenina]] bihurtuko direnak. HClren eraginez, urdaileko [[pH]]a oso apala da (1,5-2). Horrek hainbat ondorio ditu: pesinaren eta erreninaren eraketa; janariarekin sar litezkeen bakterio eta beste parasitoak suntsitzea; [[kaltzio]] eta [[burdina]]ren xurgaketa laguntzea. Pepsinak proteinen polipeptidoetarako hidrolisia katalizatzen du. Erreninak, berriz, esnea gatzatzen du, kaseinogenoa [[kaseina]] disolbaezina bilakatzen duenean.
Mukiak urdaileko paretaren babesle funtzioa du, guztiz beharrezkoa dena organo horren azidotasun handia eta pepsinaren agresibitatea direla eta. Urdaileko digestio honek lau ordu inguru irauten du eta denbora horretan elikadura-boloa arian-arian ahi erdilikido bilakatzen da, [[kimo]] izenekoa. Une horretan irekitzen da [[piloro]]a Irekitze hori modu erritmikoz gertatzen da, piloro-barrunbearen uzkurduren eraginez, halako bonba baten gisa baitihardu. Era horretara elikadura [[heste mehar]]rean sartuz doa.
=== Heste meharra ===
[[Heste mehar]]ra digestio eta xurgaketaren organo nagusia da. 6 m luze ingurukoa da, honela banaturik: [[duodeno]]a (20 cm), [[jejuno|ieiunoa]] (2,4 m) eta [[ileon]]a (3,4 m).
Egituraz, heste meharreko paretak digestio-aparatuaren eredua jarraitzen du, baina aipaturiko bi funtzio horiekin zerikusia duten ezaugarri propioak ditu. Agian, paretak ([[mukosa|muki-mintzak]], batez ere) jasaten dituen aldaketak izango dira nabarmengarrienak. Hesteak, duen luzera handiaz gainera, beste hiru modutara zabaltzen du elikagaiak xurgatzeko eremua:
* Lehen buruan, muki-mintzak 7 mm garai diren tolesturak dauzka, asko duodenoan eta ieiunoan.
* Tolesturen eremuan behatz itxurako luzakinak daude, [[heste-bilo]]ak, 0,5 mmko garaierakoak. Halakoak gutxi dira ileonean, baina milioika batzuk daude heste meharrean.
* Bilo horiek estaltzen dituzten [[Enterozito|epitelio-zelulek]] mikrobiloz hornituriko mintza agertzen dute. Hori guztia dela eta, heste meharraren 6 metro horien xurgapen eremuak zifra ia sinestezina hartzen du: 550 metro karratu.
Digestioarekin zerikusia duten guruinak dira egitura horren beste ezaugarri garrantzitsu bat.
* Muki-mintzean [[Lieberkühn-en kripta]]k daude, bertakoko biloen artean zulaturiko putzu estuen itxurakoak. Zenbait [[entzima]] eta beste gai batzuk jariatzen dituzte.
* Duodenoaren azpiko muki-mintzean [[guruin duodenal]]ak aurkitzen dira, kripten hondoan zabaltzen direnak. Horien jariakina gehienbat mukiz osatua da, baina entzima gutxi du.
Heste meharraren konplexutasun handia kontuan harturik, banan-banan heldu behar zaio funtzio bakoitzari.
==== Digestioa ====
[[Piloro]]an zehar [[duodeno]]an sartzen den [[kimo]]ak, batez beste, 7 ordu behar du heste meharra burutik buru igarotzeko. Aurreratze hori paretaren gihar leunaren [[peristaltismo|mugimendu peristaltikoen]] eraginez gertatzen da. Gainera, beste mugimendu batzuek lagundu egiten dute kimoa aurrera joan eta [[heste-bilo|biloekin]] nahas dadin.
Heste meharreko egonaldi luze horren lehen zatian, hiru [[urin gastriko]] desberdinek erasotzen diote kimoari: [[heste-urin]]ak, [[urin pankreatiko]]ak eta [[behazun]]ak. Urin horiek gehienbat duodenoan dihardute:
* [[Pankrea]]ko alde exokrinoak [[pankreako urin]]a jariatzen du eta hodi pankreatikoaren bidez iristen da duodenora. Urin pankreatikoaren osaeran [[bikarbonato]]a, kimoaren pH azidoa neutralizatzeko, eta entzima batzuk sartzen dira: [[amilasa]], [[lipasa]], tripsinogenoa ([[tripsina]] ematen duena), kimotripsinogenoa ([[kimotripsina]] ematen duena), [[peptidasa]]k eta [[nukleasa]]k.
* Goian aipatu diren [[Lieberkühn-en kripta|Lieberkühn-en kriptetan]] sorturiko heste-urinak entzima asko izaten du: amilasa, [[maltasa]], [[laktasa]], [[sakarasa]], lipasa, [[enterokinasa]], [[peptidasa]], nukleasak eta [[nukleotidasa]]k. Bestalde, [[guruin duodenal]]etan sortzen den urinak bikarbonato asko du (pH azidoa neutralizatzeko), eta mukia eta entzima piska bat ere bai (enterokinasa eta amilasa).
* [[Gibel]]ak jariatzen duen behazuna [[behazun xixku]]an biltzen da eta hartatik, hodi koledokoan zehar, duodenora igarotzen da Wirsung-en kanalarekin batean. Behazunak ez du entzimarik baina bai digestiorako funtsezkoak diren beste zenbait gai, behazun gatzak bereziki. Gai horiek kimoaren gantzak tanta mikroskopiko anitzetan [[emultsio]]natzen dituzte, tanta horien gainean pankrea eta hesteko lipasak ihardun dezaten moduan.
Txegoste urin guztiek ihardun ondoren, kimoa kilo bihurtzen da, gai urtsuagoa berau.
==== Xurgatzea ====
Digestioa edo jakiak elikagai txikietan bereizte hori amaitu ondoren, beroriek hesteko epitelioa igaro eta muki-mintzako odol eta linfa hodietara iritsi behar dute, fenomeno hori xurgatzea da. Goian ikusitakoaren arabera, muki-mintzaren eremu eskergak elikagaien xurgatzea faboratzen du.
Xurgatzea era desberdinetara gertatzen da molekula motaren arabera:
* [[Karbono hidrato|Gluzidoak]], ia soilik [[duodeno]]an eta [[jejuno|ieiunoan]] xurgatzen dira. Hestearen pareta [[monosakarido]] moduan zeharkatu (%80 [[glukosa]]; %10 [[galaktosa]]; %10 [[fruktosa]]) eta [[hodi kapilar]]eetan sartzen dira. [[Disakarido]]ak eta [[polisakarido]]ak ezohikoak diren zenbait egoeratan xurgatzen dira soilik.
* [[Proteina]]k [[aminoazido]] moduan xurgatzen dira. Ama-esnearen inmunoglobulinak ([[antigorputz]]ak) salbuespen guztiz interesgarriak dira, haurtxoaren hesteak, ezertan aldatu gabe, xurga baititzake, modu horretara haurrak defentsa inmunitario guztiz baliotsuak bereganatzen dituela.
* [[Lipido]]ak dira xurgatzeko modu gehien izaten duten elikagaiak. Digestioaren ondorio diren molekulen parte bat ([[gantz-azido|gantz azidoak]] eta [[glizerina]], batez ere) odolera igaro daiteke. Elikagai horietariko gehienak, alabaina, biloen [[baso kilifero]] edo [[linfa-baso|linfatikoetara]] doaz. Gantz azidoak eta glizerina, epitelio zelulek xurgatu ondoren, berriro elkar daitezke, baso kilifero horietan sartzen diren gantz tanta txikiak moldatuz. Tanta horiek proteinaz hornitzen dira eta [[lipoproteina]] konplexuak (kilomikroiak deituak) eratzen dira; halakoak linfa sistemaren bidez [[bihotz]]erantz joaten dira.
* [[Ur]]a eta [[ioi]]ak (Na + , K + , Ca 2+ , Fe 2+ , etab.), azkenik, [[ileon]] aldean xurgatzen dira.
Xurgatzeko mekanismoak ere askotarikoak dira: [[osmosi]]a, [[difusio bakun]]a eta erraztua eta [[garraio aktibo]]a. Odolera igaro diren elikagaiak gibeleraino eramaten dira [[mesenterio-zain|mesenterio]] eta [[porta bena|porta]] zainen bidez. Gibelean, produktu horietariko asko bildu edo bestelakatu egiten dira, beste berri batzuk emanez. Gibeletik [[bena hepatiko]]aren bidez irteten dira, bihotzera joateko eta handik gorputz osora zabaltzeko.
=== Heste lodia ===
Digestio-hodiaren azken parte hau 1,5 m inguru luze da eta bi osagai ditu: [[Kolon (anatomia)|kolona]] eta [[ondeste]]a. Kolonak [[itsu (heste lodia)|heste itsu]] izeneko halako zabalgune edo zaku moduko batean hasten da, [[ileon]]a bertara datorrela. Itsutik [[heste sobre|apendizea]] irteten da, behatz itxurako 8-12 cmko dibertikulua. Jarraian kolonaren lau zatiak datoz (goranzkoa, zeharkakoa, beheranzkoa eta pelbisekoa) eta [[uzki]]an amaitzen den ondestea. Bilorik eza da heste lodiaren ezaugarri nagusia.
Heste lodiak ez du txegoste funtzio berezirik. Izan ere, digestioa eta xurgapena ileonean amaitzen dira eta, horregatik, kolonera iristen diren gaiak hondakinak dira; horiekin [[gorotz]]a moldatuko da. Prozesu horretan uraren parte bat xurgaturik gera daiteke eta odolera pasa. Gainera, kolonean bakterio-flora ugaria dago; horrek hartzidura eta usteltzea eragiten ditu eta halakoetan gorputzak aprobetxa ditzakeen bitaminak ([[K bitamina|K]] eta [[B taldearen bitaminak|B]]) sintetizatzen dira. Gorozkiek 3 edo 4 ordu behar izaten dute heste lodia igarotzeko eta hori hiru edo lau aldiz gertatzen da egunean. Azkenik, gorotza ondestean pilatu eta iraitzi egiten da.
== Digestio-aparatuaren disfuntzioak ==
=== Ahoa ===
* [[Txantxar]]ra. Bakterio plakan pilatzen diren mikrobioek janarien azukreak hartzitu egiten dituzte eta hartatik sorturiko azidoak hortz-haginen esmaltea eta dentina desegiten ditu. Kariesa eratzea eragiten duten zenbait eragile seinalatu dira: azukrea gehiegi jatea; aho higienerik eza; urak [[fluor]] gutxiegi izatea.
* Gaixotasun periodontalak. Bakterio plakako mikrobioek eragiten dituzten [[oi]]en aldaketak dira. Hasieran oien [[hantura]] gertatzen da eta sarri odoletan izan ohi dira. Gero, hortzaren erroak albeoloari eta hezurrari berari atxikitzen dioten zuntzak jotzen ditu hanturak; horren ondorioz, hortza mugitzen da eta, azkenean, erori egiten da.
=== Urdaila ===
* Ultzera. [[Urdail]]eko paretaren zati bat desegiten denean sortzen da ultzera. [[Pepsina]] entzimak paretari eraso eta txegosi egin dezake, behar bezala babesturik ez izanez gero. Orain dela gutxi arte, gaixotasun horren kausak ezezagunak ziren. Egun, ordea, ''[[Helicobacter pylori]]'' bakterioa eta hanturaren aurkako sendagailuak ultzera eragile nagusitzat hartzen dira.
* [[Gastritis]]a. Urdaileko muki-mintzaren hantura da eta faktore askok eragin ohi dute, hala nola B bitaminen eskasiak eta alkohol, janari edo zenbait botika ([[azido azetilsaliziliko|aspirina]], adibidez) gehiegi hartzeak.
=== Gibela ===
* [[Zirrosi]]a. [[Gibel]]eko ehunaren suntsitzea da; ehun horren lekua alferrikako zuntzezko ehunak hartzen du. [[Behazun]]aren produkzioa apaltzen da eta [[ikterizia]] agertu ohi da behazunaren jariatze eskas horregatik, eta horren ondorioz pigmentuak ([[bilirrubina]], bereziki) odolean zehar hedatzen dira. Kausa nagusia alkoholaren gehiegizko kontsumoa izaten da.
* Behazun harriak. [[Kolesterol]]ezko kristalez eratuak izan ohi dira; gai hori ez da oso solugarria eta gotortu egiten da behazunaren kontzentrazioa handiegia denean. Kasu honetan ere, behazunaren ebakuazioa oztopatu egin daiteke, ikterizia sortuz.
* [[Hepatitis]]a. Gibelaren hantura da eta infekzio, botika edo gai kimikoren batek eragina izan ohi da. Ikterizia, mina, [[sukar]]ra, [[goragale]]a, etab. eragiten ditu. Hainbat [[birus]] motak eragindako infekzio birikoa izaten da hepatitisaren kausarik ohikoena.
=== Hestea ===
* [[Idorreri]]a. Behar adina libratu ez eta gorozkiak heste lodian pilatzen direnean gertatzen da. Gehienetan gorozkien igarotzearen moteltasunak eragiten du; hainbat arrazoi izan daitezke horretarako, behar adinako heste-mugimendua ez izatea, adibidez. Zuntz kontsumo egokiak urritasun hori konpontzen laguntzen du.
* [[Beherako]]a. Gorozki erdijariakariak edo gehiegizkoak libratzea da, eta gorozkien igarotze lasterrak eragina izan ohi da. Kausak askotarikoak izan daitezke: muki-mintzaren hantura, infekzioren batek eragina; jaki narritagarriak; nerbio-arazoak, etab.
* [[Gastroenteritis]]a. Urdailaren eta heste meharraren aldi bereko hantura da eta hainbat sintoma eragin ditzakeena, hala nola sukarra, goitikoa eta beherakoa. Kausak, gehienetan, birus-infekzioak eta jakien bidezko pozoitzeak izan ohi dira.
* [[Crohn gaitza]]. Heste meharreko zenbait zatiren hanturak eragina izan ohi da (heste larrian ere gertatzen da, baina gutxiagotan). Sabeleko mina eta beherakoa eragiten ditu. Kausa zehatza argitu gabe badago ere, hutsune inmunologikoren baten ondorioz gertatzen bide da.
* [[Apendizitis]]a. Sarrienik agertzen den digestio aparatuko gaixotasuna da. Infekzio batek eragiten duen apendizearen hantura da eta min handia ematen du [[zilbor]]raren inguruan.
== Ikus, gainera ==
* [[Digestio aparatuaren fisiologia]]
* [[Digestio aparatuaren medikuntza]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2014/06/20}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{commonskat}}
[[Kategoria:Digestio-aparatua]]