Epidemia: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: el:Επιδημία |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
(21 erabiltzailek tartean egindako 30 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
1. lerroa:
[[Fitxategi:Snow-cholera-map.jpg|thumb|[[Londres]]en 1854an izandako izurritea [[John Snow]] doktoreak aztertu zuen, eta mapa hau egin zuen, historian izan den lehenengo azterketa epidemiologikoa. Puntuek hildakoak adierazten dituzte; gurutzeek, berriz, gaixoek edandako ura zein putzutatik hartu zuten.]]
{{Ohar medikoa}}
'''Epidemia''', '''izurria''' edo '''izurritea''' edo lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion [[eritasun|gaixotasuna]] da. Batzuetan, lekuan lekukoa da (munduko leku zehatz batean) edo orokorragoa. Hainbat [[kontinente]]takoa edo mundu osokoa denean, [[pandemia]] hitza erabiltzen da. Beste mota bateko eritasunekin loturik egon daitekeen arren, termino hori [[gaixotasun infekzioso]]ekin erabiltzen da batez ere.
Bereziki, ''Yersinia pestis'' ([[Yersinen baziloa]]) edo ''Pasteurella pestis'' baziloek eragindako gaixotasunetarako erabili da ''izurrite'' izena. Izurriak gizakiak eta animaliak ([[karraskari]]ak, batez ere) jotzen ditu. Karraskariak dira baziloaren bizitoki nagusia. [[Arratoien arkakuso]]aren ''(Xenopsylla cheopis)'' eta, batzuetan, [[gizakiaren arkakuso]]aren ''(Pulex irritans)'' bitartez kutsatua izaten da. Izurriak gizonaren [[birika]]k joz gero, airearen bitartez ere kutsa daiteke.
== Gaixotasunaren agerbideak ==
Hiru era nagusitan ageri da eritasuna gizakiarengan: [[zorne]] izurria, [[odol]] izurria eta biriketako izurria.
* '''Zorne izurria''' da maiztasun handienekoa, eta zorne pikor handiak sorrarazten ditu larruazalean.
* '''Odol izurria''' bat-batean agertu eta oso azkar hedatzen da eriarengan. Hori da erarik larriena.
* '''Biriketako izurria''' oso kutsakorra da, eta birika ehun osoa jotzen du.
Odol izurriak eta biriketakoak jotako gehienak hiltzen dira.
== Izurria endemikoa den lurraldeak ==
Izurria eritasun [[endemismo|endemikoa]] da Tibeten, Indian, Mesopotamian, Erdialdeko Afrikan, Hego Ameriketako zenbait lurraldetan eta Ipar Ameriketako mendebalean. Sendagaiak: [[estreptomizina]] eta [[kloranfenikol]]a. Eritasuna endemikoa den lurraldeetan, txertoak erabiltzen dira, eragin handikoak, baina immunitate aldi murritzekoak.
== Izurriteen adibideak ==
* [[Sukar hemorragiko biriko|Sukar hemorragikoa]]
* [[Izurri buboniko]]a
* [[Izurri Beltza]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
== Ikus, gainera ==
* [[Epidemiak Euskal Herrian]]
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
[[Kategoria:Medikuntza]]
[[Kategoria:Gaixotasun infekziosoak]]
|